Sony Xperia T3 - Albumak aplikazioaren hasierako pantailaren menua

background image

Albumak aplikazioaren hasierako pantailaren menua

Albumak aplikazioaren hasierako pantailaren menuaren bidez, argazki album guztiak

araka ditzakezu, kamerarekin egindako argazkien eta bideoen albumak barne, bai eta

sarean partekatzen duzun edukia ere, PlayMemories, Picasa™ eta Facebook zerbitzuak

erabilita, besteak beste. Zerbitzu horietan saioa hasi ondoren, edukia kudeatzeko,

argazkiak eta bideoak iruzkintzeko eta lagunen iruzkinak ikusteko gai izango zara.

Albuma aplikaziotik, geoetiketak gehi ditzakezu argazkietan, oinarrizko editatze zereginak

gauza ditzakezu, eta hari gabeko Bluetooth® teknologia edo posta elektronikoa

bezalako metodoak erabil ditzakezu edukia partekatzeko.

1

Ikusi argazkiak eta bideoak lineako PlayMemories zerbitzuaren bidez

2

Itzuli Albumak aplikazioaren hasierako pantailara

3

Ikusi gailuko kamerarekin ateratako argazkiak eta bideoak

4

Ikusi gailuko hainbat karpetatan gordeta dauden argazki eta bideo guztiak

5

Ikusi gogoko dituzun argazkiak eta bideoak

6

Ikusi aurpegiak dituzten argazki guztiak

7

Ikusi argazkiak mapan edo mundu moduan

8

Ikusi argazkiak eta bideoak Facebook™ zerbitzuan

91

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

9

Ikusi argazkiak eta bideoak Picasa™ zerbitzuan

10 Ikusi argazkiak lineako Flickr™ zerbitzuaren bidez

Lineako PlayMemories zerbitzua ez dago herrialde edo eskualde guztietan erabilgarri.

Lineako zerbitzuetako argazkiak Albuma aplikazioan ikusteko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Arrastatu Albuma aplikazioaren hasierako pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz

eta, ondoren, punteatu

Albuma.

3

Punteatu nahi duzun lineako zerbitzua eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei

hura erabiltzen hasteko. Zerbitzuan kargatu dituzun eta erabilgarri dauden lineako

album guztiak bistaratuko dira.

4

Punteatu edozein album bere edukia ikusteko eta, ondoren, albumeko argazki bat.

5

Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoklipa ikusteko. Korritu eskuinera

aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.

Lineako albumeko edukiaren iruzkinak ikusteko eta gehitzeko

1

Argazki bat lineako albumean ikusterakoan, punteatu pantaila tresna barrak

bistaratzeko eta punteatu iruzkinak ikusteko.

2

Idatzi iruzkinak sarrera eremuan, eta punteatu

Bidali.

Argazkiei edo bideoei "atsegin dut" jarri Facebook™-en

Facebook™ aplikazioko album bateko argazki edo bideo bat ikusten ari zaren

bitartean, punteatu pantaila tresna-barrak bistaratzeko eta, ondoren, punteatu

Facebook™ aplikazioko elementua "Atsegin" duzula erakusteko.