Sony Xperia T3 - Kokapen zerbitzuak erabiltzea

background image

Kokapen zerbitzuak erabiltzea

Kokapen zerbitzuen bidez, Maps, kamera eta antzeko aplikazioek sare mugikorretako

nahiz Wi-Fi® sareetako informazioa erabil dezakete Global Positioning System edo GPS

sistemarekin batera, gutxi gorabeherako kokapena zehazteko. Ez baduzu GPS

sateliteekiko ikusmen-lerro garbirik, gailuak Wi-Fi® funtzioa erabil dezake kokapena

zehazteko. Eta ez bazaude Wi-Fi® sare baten estaldura eremuan, gailuak sare mugikorra

erabil dezake kokapena zehazteko.
Gailua non zauden jakiteko erabili nahi baduzu, kokapen zerbitzuak gaitu behar dituzu.

Kokapen zerbitzuak gaitzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Kokalekua.

3

Arrastatu graduatzailea

Kokalekua aukeraren ondora, eskuinean.

4

Berresteko, punteatu birritan

Onartu.

Kokapen zerbitzuak gaitzean,

GPS sateliteak eta Google-ren kokapen zerbitzua gaitzen dira

modu lehenetsian. Aukera horiek eskuz desgai ditzakezu.

Google aplikazioei zure kokapena atzitzeko baimena emateko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Google > Kokalekua.

3

Arrastatu graduatzailea

Kokalekua aukeraren ondora, eskuinean.

4

Berresteko, punteatu birritan

Onartu.

Kokapen zerbitzuak gaitzean,

GPS sateliteak eta Google-ren kokapen zerbitzua gaitzen dira

modu lehenetsian. Aukera horiek eskuz desgai ditzakezu.

GPSaren zehaztasuna hobetzea

GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, 5 eta 10 minutu bitartean igaro daitezke

kokapena aurkitu arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula.

Egon geldi eta ez estali GPSaren antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS

seinaleek hodeiak eta plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solido

gehienak zeharkatu, besteak beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igarotakoan ez

badizu kokapena aurkitzen, zoaz beste kokapen batetara.