Bideoak aplikazioan bideoak ikustea
Erabili Bideoak aplikazioa gailura deskargatutako edo bertan gordetako filmak eta bideo
edukiak erreproduzitzeko. Bideoak aplikazioak filmen posterrak, laburpenak eta
generoari zein zuzendariari buruzko informazioa eskuratzen lagunduko dizu. Gainera,
sare berera konektatuta dauden beste gailu batzuetan ere erreproduzi ditzakezu
bideoak.
Agian Bideoak aplikazioan ezin izango dira bideo fitxategi batzuk erreproduzitu.
1
Ikusi menuko aukerak
2
Korritu gora edo behera edukia ikusteko
3
Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz deskargatutako eta gordetako bideo guztiak
arakatzeko
4
Punteatu gordetako edo deskargatutako bideo fitxategiak erreproduzitzeko
Video Unlimited eta Music Unlimited aplikazioak dituen Sony Entertainment Network ez dago
merkatu guztietan erabilgarri. Beste harpidetza bat behar da. Zehaztapen eta baldintza
gehigarriak aplikatuko dira.
Bideoak Filmak aplikazioan erreproduzitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Filmak.
2
Bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa. Bideoa pantailan bistaratzen
ez bada, arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Filmak aplikazioaren
hasierako pantailako menua irekitzeko eta, ondoren, bilatu eta punteatu
erreproduzitu nahi duzun bideoa.
3
Kontrolak bistaratu edo ezkutatzeko, punteatu pantaila.
4
Erreproduzitzea eteteko, punteatu . Erreproduzitzen jarraitzeko, punteatu .
5
Atzera egiteko, arrastatu garapen barra ezkerrerantz. Aurrera azkar egiteko,
arrastatu garapen barra eskuinerantz.
Bideoak kanpoko gailuetan erreproduzitzeko
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Punteatu >
Throw.
3
Hautatu bideoa erreproduzitzea nahi duzun kanpoko gailua. Kanpoko gailu
erabilgarririk ez badago, jarraitu pantailako argibideei kanpoko gailu bat gehitzeko.
94
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Filmak aplikazioaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Filmak.
2
Punteatu >
Ezarpenak eta, ondoren, aldatu ezarpenak, nahi bezala.
Soinuaren konfigurazioa aldatu bideoa erreproduzitzen ari denean
1
Bideoa erreproduzitzen ari denean, punteatu pantaila kontrolak ikusteko.
2
Sakatu eta, ondoren, sakatu
Soinu ezarpenak.
3
Markatu aktibatu nahi duzun soinuaren ezarpenei dagozkien karratuak.
4
Amaitutakoan, punteatu
Ados.
Bideoklipak partekatzeko
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu eta punteatu
Partekatu.
2
Agertzen den menuan, punteatu hautatutako bideoklipa partekatzeko erabili nahi
duzun aplikazioa eta jarraitu dagozkion urratsak bidaltzeko.