Gailua diru zorro gisa erabiltzea
Diru zorroa eskatzen duten aplikazioak erabil ditzakezu kreditu txartelaren, zordunketa
txartelaren edo bestelako informazioa gordetzeko, produktuak eta zerbitzuak ordaindu
ahal izan ditzazun diru zorro fisikoa ukitu behar izan gabe. Eskaintza bereziei buruzko
informazioa ere gorde dezakezu gailuan.
Gailu mugikorra erabilita erosketak ordaintzeko, diru zorro moduko ordainketa zerbitzu
batean erregistratu beharra daukazu. Google-k edo sareko operadoreak eskaini ohi
dituzte horrelako zerbitzuak. Diru zorro moduko zerbitzuei buruzko informazio gehiago
lortzeko, jarri zerbitzu hornitzailearekin harremanetan. Google Wallet™ aplikazioari
buruzko informazio gehiago http://support.google.com/wallet/ web orrian aurkituko
duzu.
Baliteke mugikor bidezko ordainketa zerbitzuak eskualde guztietan erabilgarri ez egotea.
107
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.