Sony Xperia T3 - Osagarriak eta ezarpenak kontrolatzea Smart Connect eginbidearekin

background image

Osagarriak eta ezarpenak kontrolatzea Smart Connect

eginbidearekin

Erabili Smart Connect aplikazioa osagarri bat konektatu edo deskonektatzen duzunean

gailuan zer gertatzen den zehazteko. Adibidez, entzungailuak konektatzean FM irratia

beti abiaraztea nahi duzun aukera dezakezu.
Gailua eguneko ordu jakin batean ekintza jakin bat edo ekintza multzo bat ezartzeko ere

erabil dezakezu Smart Connect. Adibidez, entzungailua 07:00ak eta 09:00ak bitartean

konektatzean, hauen artean aukera dezakezu:

"WALKMAN" aplikazioa abiarazten da.

Web arakatzaileak goizeko egunkaria irekitzen du.

Deiaren bolumena bibrazioan jarriko da.
Smart Connect eginbidearekin, osagarriak ere kudea ditzakezu, hala nola SmartTags eta

SmartWatch. Irakurri Erabiltzailearen gida osagarriei buruzko informazio gehiago lortzeko.

1

Punteatu gehitutako gailu guztiak bistaratzeko

2

Gehitu gailuak edo gertaerak

3

Ikusi menuko aukerak

4

Punteatu gehitutako gertaera guztiak bistaratzeko

5

Punteatu gertaerak aktibatzeko

6

Punteatu gertaeraren xehetasunak ikusteko

105

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Smart Connect gertaerak sortzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .

2

Smart Connect irekitzen duzun lehenengo aldia bada, punteatu

Ados aurkezpen

pantaila ixteko.

3

Gertaerak fitxan, punteatu .

4

Gertaerak sortzen dituzun lehenengo aldia bada, punteatu

Ados berriro aurkezpen

pantaila ixteko.

5

Gehitu zer egoeratan nahi duzun gertaera aktibatzea. Hots, osagarri batekin

konektatzean, denbora tarte jakin bat igarotakoan, edo biak.

6

Sakatu jarraitzeko.

7

Gehitu osagarria konektatzean gertatzea nahi duzun ekintza, eta ezarri ezarpen

gehiago nahi duzun bezala.

8

Sakatu jarraitzeko.

9

Ezarri gertaeraren izena eta punteatu

Amaitu.

Bluetooth® osagarri bat gehitzeko, lehenik zure gailuarekin parekatu behar duzu.

Smart Connect gertaerak editatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

2

Gertaerak fitxan, punteatu gertaera bat.

3

Gertaera desaktibatuta badago, hori aktibatzeko arrastatu graduatzailea

eskuinera.

4

Punteatu

Editatu eta, ondoren, aldatu ezarpenak.

Gertaerak ezabatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

2

Gertaerak fitxan, eduki ukituta ezabatu nahi duzun gertaera eta, ondoren,

punteatu

Ezabatu gertaera.

3

Punteatu

Ezabatu berresteko.

Bestela, ireki ezabatu nahi duzun gertaera eta punteatu >

Ezabatu gertaera > Ezabatu.

Gailuak kudeatzea

Konexio adimendunaren aplikazioak osagarri adimendun multzoa kudeatzen du, horiek

gailura konektatu ahal izateko. Horren barne daude Sony-ren SmartTags, SmartWatch

eta Smart Wireless Headset pro. Konexio adimendunak beharrezko aplikazioak

deskargatzen ditu eta hirugarrenen aplikazioak ere bilatzen ditu, erabilgarri daudenean.

Aurretik konektatutako gailuak zerrenda batean agertzen dira, gailu bakoitzari buruzko

informazio gehiago lortu ahal izateko.

Parekatzeko eta osagarriak konektatzeko

1

Abiarazi Smart Connection aplikazioa. Smart Connect irekitzen duzun lehenengo

aldia bada, punteatu

Ados aurkezpen pantaila ixteko.

2

Punteatu

Gailuak eta, ondoren, punteatu .

3

Punteatu

Ados gailuak bilatzen hasteko.

4

Bilaketa emaitzen zerrendan, punteatu gehitu nahi duzun gailuaren izena.

Konektatutako osagarrien ezarpenak doitzeko

1

Parekatu eta konektatu osagarria gailura.

2

Abiarazi Smart Connection aplikazioa.

3

Punteatu

Gailuak eta punteatu konektatutako osagarriaren izena.

4

Doitu nahi dituzun ezarpenak.