Sony Xperia T3 - Telebistan jolastea hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorearekin

background image

Telebistan jolastea hari gabeko DUALSHOCK™3

kontroladorearekin

Jolastu telebistan gailuan gordetako PlayStation® joko mugikorrekin eta kontrolatu

jokoak hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorearekin. Aurrena, ezarri hari gabeko

konexioa hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorearen eta gailuaren artean. Ondoren,

konektatu gailua telebistara kable bat erabilita.

Hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorearen eta gailuaren arteko konexioa konfiguratzeko,

USB On-The-Go moldagailua beharrezkoa da.

Hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorearekin konexioak konfiguratzeko

1

Ziurtatu zure gailuan Bluetooth® funtzioa aktibatuta dagoela.

2

Konektatu USB On-The-Go (OTG) moldagailua zure gailuan.

3

Konektatu hari gabeko DUALSHOCK™3 kontroladorea OTG moldagailura USB

kable bat erabilita

4

Gailuaren pantailaren goialdeko egoera barran

Kontrolatz. konekt. (hariduna)

agertzen denean, desentxufatu USB kablea.

5

Egoera barran

Kontrolatz. konekt. (hari gabe) agertzen denean, hari gabeko

konexioa ezarri dela esan nahi du.