Bateria eta energia kudeaketa
Gailuak bateria kapsulatua du. Bateriaren kontsumoaren jarraipena egin eta energia
gehien erabiltzen duten aplikazioak ikus ditzakezu. Bateria agortu aurretik, gutxi
gorabehera zenbat denbora gelditzen den ikusi eta kalkula dezakezu. Bateriaren gutxi
gorabeherako denbora, erabilera eredu berrienean oinarritzen da.
Bateria gehiago irauteko, bateria aurrezteko modu bat edo gehiago erabil ditzakezu, hala
nola STAMINA modua, Bateria gutxi modua, Kokapen Wi-Fi® eta Ilaran jarri atzealdeko
datuak modua. Modu bakoitzak modu desberdinean funtzionatzen du eta gailuan
energia kontsumitzen duten hainbat funtzio kontrolatzen ditu.
Bateria gehien erabiltzen duten aplikazioak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > Bateriaren erabilera.
Bateriaren gutxi gorabeherako iraupena ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
Bateriaren iraupena hobetzea STAMINA modua erabilita
Erabili STAMINA modua bateriaren iraupena automatikoki hobetzeko bateria maila jakin
batera iristean. Egonean modu hedatuak pantaila aktibo ez dagoenean hautematen du
eta automatikoki desgai ditzake Wi-Fi® eginbidea eta datu mugikorrak. Orduan, aplikazio
gehienak inaktibo moduan ezartzen dira. Pantaila berriro aktibatzen denean, gailua ohiko
moduan funtzionatzen hasiko da eta desgaitutako funtzio guztiek berriro funtzionatuko
dute. STAMINA moduan aktibo jarraitzea nahi dituzun aplikazioak eta zerbitzuak aukera
ditzakezu.
STAMINA moduak gailua erabiltzen ari zarela hardwarearen errendimendua murrizten
duen eginbide bat ere badu, are bateria gehiago aurrezteko. Eginbidea aktibatutakoan,
gailuak ohiko moduan funtzionatuko du.
STAMINA modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
STAMINA modua eskuinera eta, ondoren, punteatu
Aktibatu (halakorik eskatuz gero). agertuko da egoera barran bateria maila jakin
batera iristen denean.
STAMINA modua aktibatzen duzun lehenengo aldia bada,
Egonean modu hedatua kontrol
laukia markatuta egongo da lehenespenez.
STAMINA modua noiz aktibatu nahi duzun aukeratzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa > STAMINA modua >
Aktibazioa.
3
Arrastatu graduatzailea STAMINA modua zer bateria mailara iristean aktibatzea
nahi duzun doitzeko.
4
Punteatu
Ados.
agertzen da egoera barran zuk ezarritako bateria mailara iristen denean.
118
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Egonean modu hedatuaren funtzioa aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua.
3
Markatu
Egonean modu hedatua kontrol laukia, oraindik markatu gabe badago,
eta punteatu
Aktibatu (halakorik eskatuz gero).
STAMINA moduan exekutatzea nahi duzun aplikazioak hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua.
3
Ziurtatu
Egonean modu hedatua kontrol laukia markatuta dagoela eta, ondoren,
punteatu
Egonean moduko aplikazio aktiboak > Gehitu aplikazioak.
4
Korritu ezkerrera edo eskuinera nahi dituzun aplikazioak eta zerbitzuak gehitzeko
edo kentzeko.
5
Amaitutakoan, punteatu
Eginda.
Hardwarearen errendimendua murrizteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa eta, ondoren, punteatu
STAMINA modua.
3
Markatu
Erabilera hedatua kontrol laukia eta, ondoren, punteatu Aktibatu
(halakorik eskatuz gero).
Funtzioa aktibatutakoan errendimenduan murrizketa handirik nabarituz gero, desmarkatu
Erabilera hedatua kontrol laukia hori desaktibatzeko.
Bateria gutxi modua erabiliz bateriaren iraupena hobetzea
Erabili
Bateria gutxiko modua eginbidea, bateria maila jakin batera iristen denean energia
automatikoki aurrezten hasteko. Bateria maila hori nahi bezala ezarri eta birdoi dezakezu.
Horrez gain, aktibo mantentzeko funtzioak erabaki ditzakezu, adibidez, datu mugikorren
trafikoa, Wi-Fi® edo sinkronizazio automatikoa.
Bateria gutxi modua aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
Bateria gutxiko modua aukeraren ondora, eskuinean.
4
Halakorik eskatuz gero, punteatu
Aktibatu. agertzen da egoera barran zuk
ezarritako bateria mailara iristen denean.
Bateria gutxi moduaren ezarpenak aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Ziurtatu
Bateria gutxiko modua aktibatuta dagoela eta, ondoren, punteatu Bateria
gutxiko modua.
4
Aldatu ezarpenak, adibidez, doitu berriro bateria maila.
Bateriaren iraupena hobetzea kokapen Wi-Fi® erabiliz
Kokapen Wi-Fia eginbideak gordetako Wi-Fi® sare baten barrutian dagoenean soilik
aktibatzen du Wi-Fi® funtzioa. Horrela, bateria aurrezten duzu, baina Wi-Fi® konexio
automatiko egokia izaten jarraitzen duzu.
Kokapen Wi-Fi® eginbidea aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Arrastatu graduatzailea
Kokapen Wi-Fia aukeraren ondora, eskuinean.
119
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Bateriaren iraupena hobetzea atzeko planoko datuak ilaran jarrita
Bateriaren errendimendua hobetzeko, konfiguratu gailua atzeko planoko datuak aurrez
ezarritako maiztasunarekin bidal daitezen telefonoa erabiltzen ari ez zarenean, hau da,
pantaila aktibo ez dagoenean.
Atzeko planoko datuak ilaran jartzea baimentzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Bateriaren kudeaketa.
3
Markatu
Ezarri datuak ilaran aukeraren alboko kontrol laukia.