Sony Xperia T3 - Gailua eguneratzea

background image

Gailua eguneratzea

Gailuko softwarea eguneratu behar duzu, azken funtzioak, hobekuntzak eta errore

konponketak lortuta errendimendu optimoa ziurtatzeko. Software eguneratzeak

erabilgarri daudenean, agertzen da egoera barran. Eskuz ere egiazta dezakezu

eguneratze berririk dagoen.
Software eguneratze bat instalatzeko modurik errazena gailutik bertatik eta haririk gabe

da. Dena den, eguneratze batzuk ez daude erabilgarri hari gabe deskargatzeko.
Ondoren, Xperia™ Companion softwarea erabili behar duzu PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu batean gailua eguneratzeko.
Software eguneratzeei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan

www.sonymobile.com/update

helbidera

Toki libre gutxi izateak eguneratzea eragotz dezake. Ziurtatu toki nahikoa duzula eguneratzen

saiatu baino lehen.

Software berria dagoen begiratzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center.

3

Sistema softwarerik berriena instalatuta ote duzun egiaztatzeko, punteatu

Sistema. Gailuan instalatutako aplikazioetarako eguneratzeak ote dauden

begiratzeko, punteatu

Eguneratz..

Gailua hari gabe eguneratzea

Gailua hari gabe eguneratzeko, erabili Eguneratze zentroa aplikazioa. Aplikazioen nahiz

sistemaren eguneratzeak kudeatzen ditu eta gailurako diseinatzen diren aplikazio berria

deskargatzeko aukera ere ematen du. Sareko operadorearen araberakoak izango dira

deskarga ditzakezun eguneratzeak. Software berria deskargatzean datu trafikoarengatiko

kostuak saihesteko, Wi-Fi® sarea erabiltzea gomendatzen da sare mugikorra erabili

beharrean.

Sistema eguneratzeak deskargatzeko eta instalatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center > Sistema.

3

Hautatu nahi duzun sistema eguneratzea eta, ondoren, punteatu .

4

Deskarga bukatutakoan, punteatu eta jarraitu pantailako argibideei instalazioa

bukatzeko.

Aplikazioetarako eguneratzeak deskargatzeko eta instalatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center > Sistema.

3

Aplikazio eguneratze jakin bat deskargatzeko, hautatu eguneratzea eta, ondoren,

punteatu . Aplikazio eguneratze erabilgarri guztiak deskargatzeko, punteatu .

Eguneratzeak automatikoki instalatzen dira deskargatu ondoren.

Ordenagailua erabiliz gailua eguneratzea

Software eguneratzeak deskargatu eta gailuan instala ditzakezu Interneteko konexioa

duen ordenagailua erabiliz. USB kablea eta Xperia™ Companion softwarea exekutatzen
duen PC bat edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu bate behar dituzu.

Xperia™ Companion softwarea instalatu gabe baduzu ordenagailuan, konektatu gailua

ordenagailura USB kablea erabiliz eta jarraitu pantailako instalazio jarraibideei.

116

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Gailua ordenagailua erabiliz eguneratzeko

1

Ziurtatu Xperia™ Companion softwarea instalatuta duzula PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailuan.

2

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

3

Ireki Xperia™ Companion, automatikoki abiarazten ez bada.

4

Ordenagailua: Softwarearen eguneraketa berria detektatzen bada, elkarrizketa

leihoa zabalduko da. Jarraitu pantailako jarraibideei softwarearen eguneraketa

esanguratsuak exekutatzeko.

USB kable bidez gailua ordenagailura konektatzen duzunean, Xperia™ Companion softwarea

instalatzeko, edo bertan behera uzteko, eskatuko zaizu, aurrez

Ez erakutsi berriro hautatuta ez

baduzu.