Sony Xperia T3 - Lege-informazioa

background image

Lege-informazioa

Sony D5102/D5103/D5106

Erabiltzailearen gida hau Sony Mobile Communications AB edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu du, inolako

bermerik gabe. Sony Mobile Communications AB enpresak, egindako akats tipografiko, informazioaren zehaztasun

falta edo programa edo osagarrien hobekuntzen ondorioz, aldaketak egin beharko balitu, horiek edonoiz eta

jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, aldaketak Erabiltzailearen gida honen ondorengo

argitalpenetan gehituko dira. Irudi guztiak lagungarriak dira soilik; eta, baliteke egiazko gailuaren itxura zehatza ez

izatea.
Hemen aipaturiko produktu eta konpainia guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka erregistratuak

dira. Gainerako marka bakoitzak bere jabea du. Hemen berariaz eman gabeko eskubideak erreserbatuta daude.

Bisitatu

www.sonymobile.com/us/legal/ helbidea, informazio gehiago eskuratzeko.

Erabiltzailearen gida honetan hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipa daitezke. Programa edo

zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea, eta

programek eta zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izan ditzakete. Hirugarrenen webguneetan edo

hirugarrenen webguneen bidez sartutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta

pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen hirugarrenek eskainitako

webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasunik edo funtzionamendurik.
Gailuak mugikorrak eduki gehigarria, adibidez, dei tonuak, deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko gaitasuna

du. Eduki horren erabilera hirugarrenek murritz edo debeka dezakete, eta murriztapen horiek copyright lege

aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk izango duzu, eta ez Sony konpainiak, zure

gailu mugikorrera deskargatzen duzun edo handik birbidaltzen duzun edukiaren ardura osoa. Edozein eduki

gehigarri erabili aurretik, ziurtatu zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko baimenduta zaudela.

Sony konpainiak ez dizu ziurtatzen apartekoen edo hirugarrenen edukien zehaztasunik, osotasunik edo kalitaterik.

Sony ez da inola ere zure aparteko edo hirugarrenen edukiaren erabilera okerraren erantzule egingo.
Bisitatu

www.sonymobile.com helbidea, informazio gehiago eskuratzeko.

Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin babestuta dago produktu hau. Microsoft enpresaren

lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hau produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Edukiaren jabeek Windows Media eskubide digitalen kudeaketa teknologia (WMDRM) erabiltzen dute haien jabetza

intelektuala babesteko, copyright-ak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM bidez

babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak edukia babesten ez badu, eduki babestua erreproduzitzeko

edo kopiatzeko WMDRM erabiltzeko softwarearen gaitasuna baliogabetzea eska diezaiokete edukiaren jabeek

Microsoft-i. Baliogabetzeak ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukiaren lizentziak

deskargatzen dituzunean, onartzen duzu Microsoft-ek lizentzietan baliogabetze zerrendak gehi ditzakeela.

Edukiaren jabeek WMDRMaren bertsioa berritzea eska lezakete haien edukia atzitzeko. Bertsio berritzea baztertzen

baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako,

bezeroak hauek egin ditzan: (i) MPEG-4 visual estandarraren ("MPEG-4 video") edo AVC estandarraren ("AVC

video") arabera bideoa kodetu eta (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez komertzial batean kodetutako

MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edo MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko MPEG LA lizentzia duen bideo

hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da ez lizentziarik, ezta lizentzia

inpliziturik ere ematen beste edozein erabilerarako. Informazio gehigarria, sustapen, barneko erabilera eta erabilera

komertzialei buruzkoa eta lizentziei buruzkoa MPEG LA, L.L.C. enpresaren eskutik lor daiteke. Ikusi

www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio dekodetze teknologia, Fraunhofer IIS eta Thomson-en lizentziarekin.
SONY MOBILE EZ DA ERANTZULE EGINGO TELEFONOAN GORDETAKO DATU PERTSONALAK EDO

FITXATEGIAK GALTZEAGATIK, EZABATZEAGATIK EDO DATUAK GAINIDAZTEAGATIK (BAITA, BAINA

HORIETARA SOILIK MUGATU GABE, KONTAKTUAK, ABESTI PISTAK ETA ARGAZKIAK ERE)

ERABILTZAILEAREN GIDA HONETAN EDO DOKUMENTAZIOAN AZALDUTAKO EDOZEIN METODO ERABILITA

GAILUA EGUNERATU OSTEAN. EKINTZA BATEN ONDORIOZ SORTUTAKO KALTE, GALERA EDO

ONDORIOENGATIK (KONTRATUAN EDO LAIDOAN IZAN ALA EZ, BAITA, BAINA HORRETARA SOILIK MUGATU

GABE, ZABARKERIA EDO ANTZERAKOAK ERE) SONY MOBILE-RI EDO BERE HORNITZAILEEI ESKATUTAKO

ERANTZUKIZUNA EZ DA INOLAZ ERE GAILUAREN PREZIOA BAINO HANDIAGOA IZANGO.
©Sony Mobile Communications AB, 2014.
Eskubide guztiak erreserbatuta

125

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.