Memoria eta biltegia
Gailuak hainbat motako memoriak eta biltegiratze aukerak eskaintzen dizkizu argazki,
aplikazio nahiz beste fitxategietarako:
•
Barneko biltegiak
4.9 GB dauzka gutxi gorabehera eta, ezarpen nahiz datu pertsonalekin
batera, deskargatutako edo transferitutako edukiak biltegiratzeko erabiltzen da.
Gordetzen diren elementuak dira, besteak beste, alarmaren, bolumenaren eta
hizkuntzaren ezarpenak, mezu elektronikoak, laster markak, kontaktuak, egutegiko
gertaerak, argazkiak, bideoak eta musika.
•
Biltegiratze toki gehiago izateko, gehienez
32 GB dituen memoria txartel aldagarria erabil
dezakezu. Aplikazio gehienek memoria txarteletako datuak irakur ditzakete, baina
aplikazio jakin batzuek baino ezin dituzte fitxategiak gorde mota horretako memorietan.
Esaterako, argazkiak zuzenean memoria txartelean gordetzeko konfigura dezakezu
kamera.
•
Memoria dinamikoak (RAM)
1 GB ditu gutxi gorabehera eta ezin da biltegiratzeko erabili.
Abian diren aplikazioak eta sistema eragilea kudeatzeko erabiltzen da RAM memoria.
Baliteke memoria txartel bat erosi behar izatea.
Memoria Android gailuetan erabiltzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, deskargatu
gailuari dagozkion oharrak
www.sonymobile.com/support
webgunean.
Memoriaren errendimendua hobetzea
Gailuaren memoriak erabilera normalaren ondorioz betetzeko joera du. Gailua moteltzen
hasten bada edo aplikazioak ustekabean ixten badira, alderdi hauek kontuan izan
beharko zenituzke:
•
Barne biltegiratzerako
100 MB baino gehiago izan behar dituzu libre, baita 100 MB RAM
libre ere.
•
Itxi erabiltzen ari ez zaren baina abian dauden aplikazioak.
•
Garbitu aplikazio guztien cache memoria.
•
Desinstalatu deskargatu ondoren erabiltzen ez dituzun aplikazioak.
•
Transferitu argazkiak, bideoak eta musika barne memoriatik memoria txartelera.
•
Gailuak ezin badu memoria txarteleko edukirik irakurri, baliteke txartela formateatu behar
izatea.
Memoriaren egoera ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegia.
Erabilitako eta libre dagoen RAM kopurua ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak > Abian.
Aplikazio guztien cache memoria gordetzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegia.
3
Punteatu
Cache datuak > Ados.
Cache memoria garbitzean ez duzu informazio edo ezarpen garrantzitsurik galduko.
120
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Multimedia fitxategiak memoria txartelera transferitzeko
1
Egiaztatu memoria txartela gailuan sartuta duzula.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegia > Transferitu datuak SD txartelera.
4
Markatu memoria txartelera transferitu nahi dituzun fitxategi motak.
5
Punteatu
Transferitu.
Aplikazioak eta zerbitzuak exekutatzeari uzteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak > Abian.
3
Hautatu aplikazio edo zerbitzua eta, ondoren, punteatu
Gelditu.
Memoria txartela formateatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biltegia > Ezabatu SD txartela.
3
Berresteko, punteatu
Ezabatu SD txartela > Ezabatu guztia
Memoria txartela formateatzean, dauzkan eduki guztiak ezabatzen dira. Memoria txartela
formateatu aurretik, ziurtatu gorde nahi dituzun datu guztien babeskopia egin duzula. Edukien
babeskopia egiteko, ordenagailuan kopia ditzakezu. Informazio gehiago lortzeko, irakurri