Zure gailua berrabiaraztea eta berrezartzea
Gailua berrabiaraztera edo itzaltzera behartu dezakezu blokeatu egiten denean; bestela,
ez da ohiko moduan berrabiaraziko. Ez da ezarpenik edo datu pertsonalik ezabatuko.
Zure gailuaren fabrikako ezarpenak ere berrezar ditzakezu. Hori beharrezkoa da
batzuetan gailuak behar bezala funtzionatzeari uzten badio, baina kontuan izan datu
garrantzitsuak mantentzeko aurrena datu horien babeskopiak egin behar dituzula
memoria txartelean edo bestelako kanpoko memoria batean. Informazio gehiago
lortzeko, ikusi
Edukiaren babeskopia egitea eta berrezartzea
121. orrialdean.
Gailua ez bada pizten edo gailuaren softwarea berrezarri nahi baduzu, Xperia™
Companion erabil dezakezu gailua konpontzeko. Xperia™ Companion erabiltzeari
buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi
Ordenagailurako tresna
.
Bateria gutxi gelditzen bada, baliteke gailuak berrabiarazi ezin izatea. Konektatu gailua
kargagailura eta saiatu berriro berrabiarazten.
Gailua berrabiaraztera behartzeko
1
Eduki sakatuta pizteko tekla .
2
Irekitzen den menuan, punteatu
Restart. Gailua automatikoki berrabiaraziko da.
Gailua itzaltzera behartzeko
1
Atera estalkia micro SIM txartelaren atakatik.
2
Arkatz edo antzeko objekturen baten punta erabilita, eduki sakatuta OFF botoia,
gailua itzaltzen den arte.
Ez erabili OFF botoia honda dezaketen objektu zorrotzik.
Jatorrizko datuak berrezartzeko
Gailuari konpon ezin daitekeen kalterik ez eragiteko, ez berrabiarazi berrezartze prozeduraren
bat abian bada.
123
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Hasi aurretik, egin gailuaren barne memorian gordetako datu garrantzitsuen
babeskopia eta gorde memoria txartel batean edo bestelako kanpo memoria
batean.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Egin babeskopia eta berrezarri > Berrezarri
jatorrizko datuak.
4
Barneko biltegiko informazioa ezabatzeko, argazkiak edo musika, markatu
Ezabatu barneko biltegia kontrol laukia.
5
Punteatu
Berrezarri telefonoa.
6
Jarraitzeko, behar izanez gero, marraztu pantaila desblokeatzeko eredua edo
idatzi pantaila desblokeatzeko pasahitza edo PINa.
7
Berresteko, punteatu
Ezabatu guztia.
Jatorrizko datuak berrezartzen dituzunean, gailua ez da Android™ bertsio zaharrago batera
itzultzen.
Pantaila desblokeatzeko pasahitza, PINa edo eredua ahazten baduzu, gailua konpontzeko
eginbidea erabil dezakezu Xperia™ Companion aplikazioan, segurtasun geruza kentzeko.
Eragiketa gauzatzeko, Google kontuan saioa hasteko xehetasunak eman behar dituzu.
Konponketa eginbidea exekutatuta, gailuaren softwarea berriro instalatuko duzu eta agian datu
pertsonal batzuk galduko dituzu prozesu horretan.
Xperia™ Companion erabiliz gailuaren softwarea konpontzeko
Softwarea konpontzen hasi baino lehen, ziurtatu ezagutzen dituzula Google™ kredentzialak.
Segurtasun ezarpenen arabera, baliteke ezarpen horietan sartu behar izatea softwarea
konpondu ostean gailua abiarazteko.
1
Ziurtatu Xperia™ Companion Windows ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion ) edo Xperia™
Companion Mac OS ordenagailuetarako
( http://support.sonymobile.com/tools/xperia-companion-mac ) zure PC edo
Mac
®
gailuan instalatuta dagoela.
2
Konektatu gailua ordenagailura USB kablearen bitartez.
3
Ireki Xperia™ Companion softwarea ordenagailuan, baldin eta automatikoki
abiarazten ez bada, eta hautatu
Software repair pantailan.
4
Jarraitu pantailako argibideei softwarea instalatzeko eta konponketa osatzeko.