Muntaketa
Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko
zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar
bezala ez funtzionatzea.
Micro SIM txartela sartzeko
Micro SIM txartela sartzeko, erabili mutur fineko axota bat edo antzeko objekturen bat.
7
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
1
Gailuaren atzealdea zuri begira dagoela, sartu azazkala micro SIM txartelaren
zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren atzealdearen artean dagoen tartean, eta
kendu estalkia.
2
Urre koloreko kontaktuak zuri begira daudela, sartu micro SIM txartela zirrikituan,
behar bezala itxi delako soinua entzuten duzun arte.
3
Jarri berriro micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.
Gailua piztuta dagoela micro SIM txartel bat sartzen baduzu, gailua automatikoki
berrabiaraziko da.
Memoria txartela sartzeko
Memoria txartela sartzeko, erabili mutur fineko axota bat edo antzeko objekturen bat.
1
Sartu azazkala memoria txartelaren estalkiaren eta gailuaren arteko tartean, eta
kendu memoria txartelaren estalkia.
2
Ezarri memoria txartela memoria txartelaren zirrikituan, urre koloreko kontaktuak
zuri begira daudela eta, ondoren, bultzatu memoria txartelari zirrikituan barrena
bere tokian sartuta geratu dela adierazten duen soinua entzuten duzun arte.
3
Ezarri berriro memoria txartelaren estalkia.
Micro SIM txartelak kentzeko
1
Kendu micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.
2
Mutur fineko axota bat edo antzeko objekturen bat erabilita, bultzatu micro SIM
memoria txartelari eta, ondoren, aska ezazu bizkor.
3
Tira txartela kanporantz eta ken ezazu erabat.
4
Jarri berriro micro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.
8
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Memoria txartela kentzeko
1
Itzali gailua eta kendu memoria txartelaren zirrikituaren estalkia atalera joanda.
2
Mutur fineko axota bat edo antzeko objekturen bat erabilita, bultzatu memoria
txartelari eta, ondoren, aska ezazu bizkor.
3
Tira txartela kanporantz eta ken ezazu erabat.