Musika partekatzea
Abestiak partekatzeko
1
"WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailan, joan partekatu nahi duzun abesti
edo albumera.
2
Eduki ukituta abestiaren izenburua eta, ondoren, punteatu
Partekatu.
3
Hautatu aplikazioa zerrendatik eta, ondoren, jarraitu pantailako argibideei.
Albumak eta erreprodukzio zerrendak ere modu berean parteka ditzakezu.
Musika Facebook™-en partekatzea
Lagunen musika funtzioak zuk eta lagunek Facebook™ erabilita partekatu dituzuen
musika eta musikarekin erlazionatutako edukien estekak biltzen ditu.
Facebook™ zerbitzuan abestiak partekatzeko eta atsegin dituzula adierazteko
1
Abesti bat "WALKMAN" aplikazioan erreproduzitzen ari den bitartean, punteatu
albumaren azala.
2
Punteatu Facebook™ zerbitzuan abestia atsegin duzula adierazteko. Nahi
baduzu, idatzi zerbait iruzkinen eremuan.
3
Punteatu
Partekatu abestia Facebook™ zerbitzura bidaltzeko. Abestia ongi jaso
bada, Facebook™ zerbitzuko berrespen mezua iritsiko zaizu.
Facebook™-eko lagunen musika kudeatzeko
1
Ireki "WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren,
punteatu
Lagunen musika > Azkenak.
2
Punteatu landu nahi duzun elementua.
3
Kudeatu elementua nahi duzun bezala. Adibidez, abestiari "Atsegin dut" ezartzeko,
punteatu . Abestia iruzkintzeko, idatzi zerbait iruzkinen eremuan.
Facebook™-en partekatu duzun musika ikusteko
1
Ireki "WALKMAN" aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren,
punteatu
Lagunen musika > Partekatzeak.
2
Korritu ireki nahi duzun elementura eta punteatu. Facebook™-en elementuari
buruz egin dituzun iruzkin guztiak bistaratuko dira, iruzkinik egin baduzu.