Sony Xperia T3 - TrackID™ teknologiarekin musika ezagutzea

background image

TrackID™ teknologiarekin musika ezagutzea

Erabili TrackID™ musika hautemateko zerbitzua inguruan entzuten dituzun abestiak

identifikatzeko. Grabatu abesti baten lagin labur bat eta artistari, izenburuari eta albumari

buruzko informazioa eskuratuko duzu segundo gutxi batzuen buruan. TrackID™

teknologiak identifikatutako pistak eros ditzakezu eta TrackID™ zerrendak ikus ditzakezu

mundu guztiko TrackID™ erabiltzaileek zer biltzen duten ikusteko. Emaitza hobeak

lortzeko, erabili TrackID™ teknologia leku isiletan.

1

Bilatu musika linean

2

Ikusi aukerak

3

Ikusi uneko musika zerrendak

4

Ikusi bilaketa emaitzen historia

5

Musika grabatzeko pantaila nagusia

6

Jakin zer musika ari zaren entzuten

TrackID™ aplikazioa eta TrackID™ zerbitzua ez dira onartzen herrialde edo eskualde guztietan,

eta ez dira eremu guztietako sare eta zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak.

TrackID™ teknologia erabiliz musika identifikatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu

2

Bilatu eta punteatu

TrackID™, eta jarri gailua musika datorren lekura begira.

3

Punteatu . TrackID™ zerbitzuak pista ezagutzen badu, emaitzak pantailan

azalduko dira.

TrackID™ aplikazioaren hasierako pantailara itzultzeko, sakatu .

TrackID™ zerrendak ikusteko

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta punteatu Zerrendak. Zeure eskualdeko zerrenda

erakutsiko da.

72

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Beste eskualdetako TrackID™ zerrendak ikusteko

1

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta punteatu Zerrendak.

2

Punteatu >

Lurraldeak eta hautatu herrialde edo eskualde bat.

TrackID™ aplikazioak ezagututako pistak erosteko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Deskarga.

2

Jarraitu gailuko jarraibideak erosketa osatzeko.

Halaber, erosteko pistak hauta ditzakezu

Historia eta Zerrendak fitxak irekita. Bestela,

TrackID™ aplikazioan lineako testu bilaketan identifikatutako pistak eros ditzakezu.

Pistak partekatzeko

1

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Partekatu, eta

hautatu partekatzeko metodoa

2

Jarraitu gailuko jarraibideak prozedura osatzeko.

Pista baten artistaren informazioa ikusteko

TrackID™ aplikazioak pistaren bat ezagutzen duenean, punteatu Artistaren info..

Pista bat historiatik erreproduzitzeko

1

Ireki

TrackID™ aplikazioa eta punteatu Historia.

2

Punteatu pistaren titulua eta punteatu

Ezabatu.

3

Punteatu

Bai berresteko.