Aplikazio txikiak
Aplikazio txikietarako sarbide bizkorra eskura dezakezu edozein unetan, aplikazio txikien
barraren bidez. Aplikazio txikiek pantailaren eremu txikia soilik hartzen dute, beraz,
aplikazio txiki batekin eta beste aplikazio batekin aldi berean elkarrekintzan jardun
dezakezu, pantaila berean. Adibidez, web-orri bat irekita baduzu, Kalkulagailua aplikazio
txikia ireki dezakezu horren gainean kalkuluak egiteko. Google Play™ dendatik aplikazio
txiki gehiago deskarga ditzakezu.
Aplikazio txiki bat ireki
1
Aplikazio txikien barra agerrarazteko, sakatu
2
Punteatu ireki nahi duzun aplikazio txikia.
Hainbat aplikazio txiki ireki ditzakezu aldi berean.
Aplikazio txiki bat ixteko
•
Punteatu aplikazio txikien leihoan.
Aplikazio txikiak deskargatzeko
1
Aplikazio txikien barratik, punteatu
eta, ondoren, punteatu eta .
2
Bilatu deskargatu nahi duzun aplikazio txikia eta, ondoren, gauzatu deskargatzeko
eta instalazioa osatzeko jarraibideak.
Aplikazio txiki bat mugitu
•
Aplikazio txikia irekita dagoenean, eduki ukituta aplikazio txikiaren goi ezkerreko
ertza eta mugitu nahi duzun kokapenera.
Aplikazio txiki bat minimizatu
•
Aplikazio txikia irekita dagoenean, eduki ukituta aplikazio txikiaren goi ezkerreko
ertza eta arrastatu eskuin ertzera edo pantailaren behealdera.
Aplikazio txikien barrako aplikazio txikiak kudeatzeko
•
Eduki sakatuta aplikazio txiki bat eta eraman nahi duzun kokapenera.
Aplikazio txikien barrako aplikazio txikiak kentzeko
•
Eduki ukituta aplikazio txiki bat eta arrastatu hona: .
Aurretik kendutako aplikazio txikiak berrezartzeko
1
Ireki aplikazio txikien barra eta punteatu
.
2
Eduki ukituta berrezarri nahi duzun aplikazio txikia eta, ondoren, arrastatu aplikazio
txikien barrara.o
Widgeta aplikazio txiki gisa gehitzeko
1
Aplikazio txikien barra agertzeko, sakatu .
2
Punteatu
> > .
3
Hautatu widget bat.
4
Idatzi widgetaren izena, nahi baduzu, eta punteatu
Ados.